Biltzar Nazional Katalanak ANCk hogei elkarretaratze baino gehiago dietu ditu Kataluniako auzian auzipetuta dauden buruzai independentisten aurkako epaiketako lehen egunerako. Hilaren 12an hasiko da epaiketa Espainiako Auzitegi Nagusian. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eginen dira mobilizazioak, Gure Esku Dagok sustatuta. 19:00etan izanen da Iruñeko elkarretaratzea, baina oraindik ez dute zehaztu lekua.
Datozen egunetan informazio gehiago. https://t.co/KXqZltmx8w
— Gure Esku Dago (@GureEskuDago) 4 de febrero de 2019
#MakeAmove kanpainaren barruan kokatu dituzte elkarretaratzeak. Euskal Herrikoez gain, Bruselan, Londresen, Berlinen edota Parisen eginen dituzte.