Armadaren etorbidearen izena aldatuko du Iruñeko udalak

Euskalerria Irratia 2018ko abe. 10a, 13:25

1963an Espainiako armadak izena jarrarazi zion garaiko udalari eta ordutik egon da indarrean. Joseba Asiron alkateak iragarri duenez, Armadaren izena kendu eta Catalina Foix, Nafarroako azken erreginaren izena eramanen du etorbideak. Nafarroako historian berebiziko garrantzia izan duten emakumeen papera azpimarratzeko erabakia.

"Harrigarria da Nafarroako Catalina lehenengoa bezalako figura batek txokorik ez izatea gure hirian" azaldu du Joseba Asiron alkateak, "bazen garaia Iruñeak, Nafarroak izandako azken erregina behar bezala gogoraraztea". Aldi berean, 1963tik indarrean zen Armadaren izena kenduko zaio Iruñeko etorbide nagusienetako bati. "Etorbidea zabaldu zenean, armadarenak ziren lurretan, izena inposatu zitzaion garaiko udalari" adierazi du Asironek.

Izen aldaketa ofiziala erabakita, hiru hilabeteko administrazio tramitea egin beharko da izen berria erabat ezartzeko. Catalina Foix nor zen ezagutzeko, konferentzia antolatu du iruñeko udalak asteazken arratsaldean Condestable jauregian Aitor Pescador historialariaren esku.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!