"Nahi nuen abiapuntu bat, eta hori nire herrian eta etxaldean aurkitu dut"

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 20a, 20:11

Thierry Biscary

‘Manez eta kobreak’ izeneko proiektu berria aurkeztu digu Thierry Biscary, ‘Kalakan’ taldeko sortzaileak.

Behe Nafarroako Anhauze herriko musikari honek bere bakarkako lehendabiziko lana egin du aspaldi zituen ideia batzuk bilduta. Manez izen artistikoa hartuta agertu zaigu orain, bere aitatxiren izengoitia, hain zuzen ere, izan ere, bere etxalde eta erroei nolabaiteko omenaldi edo aitortza gisa hartu baitu disko hau: " Aitak beti bazuen bide bat neretako eta asumitzen duzu edo ez", Thierryk alde egitea erabaki zuen eta egun Donostian bizi da. Metalezko musika tresnak nahi zituen proiektu honetarako eta "Kobreak" bilatu zituen: Ana Telletxea, Fermin Garaikoetxea, Vianeey Desplantes, Bixente Etchegaray eta Laura Etchegoyhen. Hauek musika tresnak eta ahotsak jartzen dituzte. Garai bateko orkestra eta txarangaren soinua lortu dute, kutsu hori eman nahi zion Biscaryk. Letragileak ere bikainak: Jon Maia, Aurelia Arkotxa, Itxaro Borda, Xabier Euzkitze edo Uxue Alberdi. Iruñeko aurkezpena apirilaren 5ean eginen dute Nafarroako Unibertsitateko Museoko Auditorioan.

Erlazionatuak

Manez

Euskalerria Irratia 2018 mar 20 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!