Maialen Axpe Grupompleo Pamplona Atletikoko pertigistak joan zen asteburuan denboraldiko estatuko osoko markarik onena lortu zuen, 4,40 m, baina oraindik ez du lortu Europako Txapelketarako sailkatzea. Bestalde, 2017. urteko Nafarroako kirol sarien galan Haize Goñi, La Unica Emakumezkoen Rugby Taldeko kapitainak jaso zuen emakumezkoen talderik onenaren saria. Biak izan ditugu ‘Kirol txiki, esfortzu handi’ kirol tartean.
Honetaz gain, azken egunotako hainbat kirol probatako emaitzen berri eman digu Mikel Nabarro kirol kazetariak.
Nafarroako kirol sarien gala
Nafarroako Gobernuaren Kirol eta Gaztediaren Institutuak urtero banatzen ditu gehien nabarmentzen diren kirolari, kirol talde, teknikari, erakunde eta federazioendako sariak. 2017 urteari dagokionez, Maitane Melero atleta eta Ivan Salguero igerilariari eman dizkiote kirolari onenaren sariak, otsailaren 26an Iruñeko Baluarten egindako ekitaldian. Entrenatzaile onena, berriz, Oieregiko Juanto Apezetxea Aizpuru, Anaitasuna eskubaloi taldeko entrenatzailea izendatu dute.
Honetaz gain, Nafarroako Urpeko Jardueren Federazioak saria jaso zuen bere urpekaritza egokituaren proiektu berritzailearengatik, Zizur Nagusiko Udal Kirol zerbitzuak herrian eta herritarren artean kirola zabaltzeagatik, Zangozako Cantolagua kluba izan zen iazko klubarik onena, Nafarroako Mendi eta Eskalada Federakundea saritua izan zen 10 mila izentzia eta proiektu polita dituztelako, patrozinatzaile garrantzitsuenarena Helvetia Aseguru-etxeak jaso zuen, Osasuna La Liga Genuine taldeak balioena irabazi zuen, Juanto Apezetxea teknikari onena izendatua izan zen, Xota gizonezkoen talderik inportanteena.
Izotz-Hockey
Uharte Izotz Taldea estatuko 1.go Maila Txapeldunordea izan da. Emaitza historikoa da. Aurreko asteetan komentatu genuen moduan Majadahondaren aurka jokatu zuten titulua erabakitzeko finala eta madrildarrek ez zieten aukera handirik utzi nafarrei. Alegia Uharten 0-4 eta asteburu honetan Madrilen 6-0 irabazi zuten. Esan behar dugu Majadahondak eperientzia handiagoa duela, aurrekontua eta plantilla uhartearrenak baino indartsuagoak dira ere bai.. orduan, benetan txalogarria da gure neskek egin dutena eta orain kopan saiatuko dira sorpresa ematen. Larunbat honetan 4ko finala izango dute Granadan. Nafarrak Bartzelonaren aurka jokatuko dute, kataluniarrak ligako hirugarrenak izan direnez espero da lehia handiko partidua izatea. Beste erdifinala Majadahondak eta Sumendik protagonizatuko dute eta irabazleek igandean izango dute titulua altxatzeko azken duelua. Zorte on gure neska nafarrentzat!
Piraguismoa
Joan den asteburuan Gipuzkoako Neguko Txapelketa lehiatu zen Zumaian, eta gure palistak podiumera igo ziren 9 aldiz. Guztira 37 kirolari nafarrek parte hartu zuten eta haien arrakasten artetik azpimarratu ahal ditugu Maria Esarteren irabazpena kadete kategorian edota Amaya Osabaren eta Filipe Besadaren bigarren postuak senior kategoriako K1eko modalitatean. Iaz Piraguismo nafarrak denboraldi bikaina protagonizatu zuen, alegia, Iruñea Piraguismo Taldea ligako txapelduna izan zen, ba aurten ere, badirudi urte arrakastatsua izan daitekela gure piraguistentzat.
Atletismoa
Albiste on bat dakargu, Ruben Pascual atleta nafarra izanen dugulako Europako Atletismo Egokituaren Txapelketan. El Molino Kirol Taldeko korrikalariak Frantziara bidaiatuko du, hain zuzen ere Val de Reuil herrira 200 metroko eta 600 metroko probetan parte hartzeko. Rubenek dominak eskuratzeko aukerak ditu eta kontatuko dugu bihartik egingo duena.