Haur bakoitzak badu parke kuttun bat, baina Martinarena munduko onena da… mundukoa…? unibertso osokoa! Arratsaldero parkera jolastera joaten da. Eta han, lagunekin, usoekin, kamioiekin edo jolasteko beldurrik ez duten helduekin jolasten du. Hamaika abentura biziko ditu, beldurrei aurre egingo die, amestu, barre egin, negar egin… Musika zuzenean, proiekzioak eta eszenaratze zaindu batek hain pertsonala zein unibertsala den haurtzaroko imajinarioa osatuko dute. Familian disfrutatzeko aukera bikaina.
Sarreraren prezioa: 3 euro.
Textuaren egilea: Ana Maestrojuán Guindano
Musikaren egilea: Gorka Pastor
Zuzendaria: Ana Maestrojuán Guindano
Ikuskizunaren iraupena: 55 minutu
Antzezleak: Iratxe García Uriz, Oier Zuñiga eta Txori García Uriz