2.500 metro koadro ditu Iruñeak landarez eta lorez apaintzeko. Eta horretarrako atzo bertan Iruñeko Udal Batzak onartu zuen landare horien horniduraren esleipena egitea. Udaberrian hasiko dira 85.000 landare eta lore izanen dira guztira, barietate askotakoak: batzuk maiatzean hasiko dira landatzen eta udazkenerako ere utziko dituzte beste asko. Udaberriko landareak Iverprao S.L enoresak jarriko ditu 33.460 euroko esleipenarekin eta udazkenekoen ardura Adaxxa S.L enpresarena izanen da 22.877 eurorekin.