Iruñeko Orfeoia eta San Petesburgoko orkestra gaur, Baluarten

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 12a, 10:07

Gergieven eta Mariinsky Antzokiko haren orkestraren eta Iruñeko Orfeoiaren arteko elkarlanaren esparruan, orkestra eta abesbatza ariko dira, Europako musikaren historian jada sartuta dagoen zuzendari baten agindura. 

Gergieven eta Mariinsky Antzokiko haren orkestraren eta Iruñeko Orfeoiaren arteko elkarlanaren esparruan, beste aukera bat izango dugu berebiziko orkestra eta abesbatza bikain bat entzuteko, Europako musikaren historian jada sartuta dagoen zuzendari baten agindura. Eta oraingoan, XX. mendeko errusiar musikako lan nabarmenenetako batez gozatzeko aukera emango digute: Alexander Nevsky kantata. Prokofievek ondu zuen, Eisensteinen izenburu bereko filmerako jatorrian idatzi zuen musikatik abiatuta. Neva ibaian Alexander tsarraren eta Suediako osteen artean izan zen guduan arreta jarrita, kantata indar handikoa eta edertasun inarroslekoa da, lan biribila, ikusgarria, lazgarria. Programa osatzeko, Mahlerren 5. Sinfonia interpretatuko dute.

Baluarte Fundazioaren Denboraldia

20:00etan. · Areto Nagusia

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!