Euskalerria Irratia Elkar denda berritik, zuzenean

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 6a, 07:50

9:00etatik 11:00etara zuzeneko saioa eginen dute Elkar denda berritik, Leire karrikatik. Metropoli Foralean ariko dira Iruñeko erdigunetik Juan Kruz Lakasta eta Pello Argiñarena. 

Elkar liburu dendak ateak zabaldu ditu oraingoan Leire karrikan. Irekiera hori aprobetxatuta zuzeneko kontakizuna eginen du Euskalerria irratiak bertatik. Metropoli Forala saioa 9:00etatik 11:00etara Iruñeko erdigunetik eskainiko dute gaur Juan Kruz Lakastak eta Pello Argiñarenak. 

Elkar liburu dendako arduradunarekin hitz egiteko aukera izanen dute, inaugurazio eguneko hotsak ere berreskuratuko dituzte eta bestelakoen artetik Xabier Santamariarekin Leire karrikako txokoak ezagutuko dituzte. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!