Status Quo taldea Ziudadelan, ekainaren 16an

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 6a, 07:42
Status Quo taldeko kideak.

Rock jaialdia eginen dute Ziudadelan udaberrian eta Status Quorekin batera Burning, Kadavar eta Richie Kotzen gitarra jolea izanen dira. Sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko.

Rock Lurraldea izenarekin udaberrian Ziudadelan musikak hartuko du indarra. Britainia Handiko Status Quo taldeak joko du Iruñean ekainaren 16an. Ez dira bakarrik ariko. Beste talderen artean Kadavar talde alemaniarra, Richie Kotzer gitarra jotzaile estatubatuarra eta Burning talde madrildarra ariko dira. Sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko: lehenengo hamar egunetan 50 euroan eskuratu daitezke, gero 65ean jarriko dituzte salgai eta takillan 75 euroan izanen dira eskuragarri. 

Status Quo talde mitikoa da. Whatever you Want, Rockin All Over the World eta In the Army Now bezalako kantuen bitartez egin zen bereziki ezagun. 

40.000 euroko aurrekontua beharko du Udalak azpiegitura guztia prestatzeko eta guztira 200.000 euroko aurrekontua izanen du ikuskizunak. 16:30etan hasi eta goizaldeko 02:00ak arte izanen da musika nagusi Ziudadelako Rock Lurraldea jaialdia. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!