Harresietan barna Iruñea ezagutzeko aukera

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 29a, 11:02

Mugikorretarako aplikazio berri bat aurkeztu du gaur Iruñeko Udalak. Hiriko harresietan barrena txokoak, historiak eta hiria bera ezagutzea da proposamena. 

Iruñeko Udalak hiria ezagutzeko modu berri bat proposatu digugaur. Aplikazio bat sortu dute hiriko harresietan barna eramanen gaituena. Hamabost geraleku izanen ditu: San Bartolomeko gotorlekua; Labriteko baluarte; Barbazaneko Apezpikuaren erronda; Redineko baluartea, Zumalakarregiko atea; Izotz Putzua edota Nafarroako Artxibo Orokorra.

Leku horietan guztietan gainera, totemak edo informazio panelak ere izanen dira. Bost hizkuntzatan: gaztelaniaz, euskaraz, inglesez, frantsesez eta katalanez izanen dira, eta baita, entzumen edo ikusmen arazoak dituztenentzako ere egokitua. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!