“Jito Alai”, Nafarroako azken ijito nomadaren istorioa Gaiarre Antzokian

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 25a, 17:25

Josetxo Goia-Aribek sortutako musika eta dantza ikuskizun honek 2018ko Gaiarre Saria eskuratu du. Ostegun, ostiral eta larunbatean ikusgai 20:00etan. 

Gaiarre Antzokiak eta Nafarroako Gobernuak antolatutako 2018ko Gaiarre Saria eskuratu duen lana da, dantza eta musika ikuskizun sortu berria. Bere sorreran presente dago Nafarroan aurreko mendearen amaieran desagertu zen azken artista herrikoi, ijito eta nomada: José Antimasberes Jiménez. Gertakizuna, gidoia, ohitura-estilokoa da, eta estetika garaikide nabarmena du. Zuzeneko musikak eta dantzak bat eginen dute, erabateko ahanzturan hil zen ijito maitatu honen mugarrietako asko gogora ekartzeko.

 

Gidoia eta konposizioa: Josetxo Goia-Aribe 

Zuzendaritza artistikoa: Cristina Álvarez Istúriz Dantza eta koreografia Alegría Suárez, Rémi Normand Gravier 

 Musika jotzea: Josetxo Goia-Aribe (saxofoi tenorra), Josemi Garzón/Yelsi Heredia (kontrabaxua) eta Mixel Ducau (gitarra)

Atrezzoa, argiztaPENA eta eszenografia: Koldo Taínta

Soinua: Elkom-Nacho Basterrechea

Ekoizpena: Yerbabuena Producciones.

Erlazionatuak

Josetxo Goia Aribe, "Jito Alai"

Euskalerria Irratia 2018 urt 25 Iruñerria

Jito Alai ikuskizuna Gaiarre antzokian

Euskalerria Irratia 2018 urt 22 Iruñea

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!