Ingurumen Hezkuntzako Museoan, truke azoka

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 24a, 14:22

Asteartetik ostiralera, herritarrek jada erabiltzen ez dituzten gauzak utzi eta behar dituzten horiek eraman ahal izango dituzte.

Dirurik gabe trukatzeko merkatu txikiaren beste edizio bat egingo da aste honetan Ingurumen Hezkuntzako Museoan. Bihar, urtarrilaren 23an, asteartearekin hasiko da, eta urtarrilaren 26ra bitarte egingo da, ostiralera arte, Errotazarko kaleko instalazioetan. Sarrera doan da, museoaren ordutegian, hots, 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara (ostiralean goizez soilik).

Azoka txiki hau bertaratzen direnen ekarpenekin elikatzen da, ez da objektuen trukean oinarritzen. Jada erabiltzen ez diren elementuak uztea eta behar diren horiek bilatzea da azokaren dinamika, inolako kosturik gabe. Edozein artikulu mota utz daiteke, zeina momentu horretatik aurrera museoarena bihurtuko baita, eta interesa pizten duen zerbait aurkituz gero, hartu daiteke. Hala, egungo jabeentzat erabilgarriak ez diren gauzek jabe berrien esku erabilgarritasuna berreskuratzea bilatzen da.

Ekimen honen bidez alternatiba bat eskaintzea bilatzen da, erosi beharrean, berrerabiltzea sustatzeko. Denetarik aurkitu daiteke: arropa, zapatak, beira-aleak, liburuak, jostailuak, etab. Parte-hartzaileek egoera onean dauden objektuak eraman behar dituzte, beste batzuendako interesgarriak izan daitezkeenak. Gehienez ere antzeko balioa duten azoka txikiko beste lau objekturen truke aldatu ahal izango dituzte.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!