Karrikiritik zuzeneko saioa egin du Euskalerria Irratiak

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 16a, 08:56

Alde Zaharretik, Xabier karrikatik egin du Metropoli Forala saioa Euskalerria Irratiak. Hiri buruzagiko kaleetan barna izan dira eta gonbidatuak ere izan dituzte.  

Karrikiri dendako Ondarru eta Gorettirekin hitz egin dute lehenbizi gaurko Metropoli Forala saioko kazetari Juan Kruz Lakastak eta Pello Argiñarenak. Alde Zaharretik egin dute gaur zuzenean 9:00etatik 11:00etarako saio berezia. Alde Zaharreko zenbait kale zeharkatu dituzte Xabier Santamariarekin batera, Topaguneko kide Oskar Zapatarekin izan dira, Euskaraldiaz mintzatu dira Amets Aranguren gaztearekin eta 1978ko Sanferminetaz ere mintzatu dira Sabino Cuadrarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!