Nafarroako Gobernuarena zen espazioa, baina Iruñeko Udalari eman zion 2009an, erabilera publikoa izan zezan.
Dena dela, Txantreako eragileen eskaerak jasota, Nafarroako gobernuari erabilera betebeharrak aldatzeko zion udalak, izaera altruista duten ekimenak edota interes soziala eta kulturala dutenek ere lokala erabiltzen ahal izateko.
Exekutiboak eskaera onartu du, eta, horren ondorioz, Txantreako Erraldoi eta Buruhandiek beren txoko propioa izanen dute. 1983an jaio zen konpartsa, Amonia Txantreana Peñariko Batzorde Txikiak auzoak erraldoian eta buruhandiak behar zituela ondorioztatu ostean.