“Jonek Jone izan nahi du” liburu ilustratua plazaratu berri dute Dani Martirena idazle eta kazetariak eta Ana Ibañez ilustratzaileak. Haien aurreko lana bezala (“Hankaz gora du amak mundua”) hau ere autoedizioan eman dute argitara.
Honetan haur transexual baten ametsez eta nahiez mintzo zaizkigu egileak.
“Handitan handi izan nahi du Jonek. Eta gauza gehiago. Gauza txikiak, eta handiak. Handia izan, auto handia gidatzeko. Eta, bide batez, Paris, Istanbul eta Erroma ezagutzeko. Handia izanik, erlojua eramateko eskumuturrean. Eta hiru zulo egiteko, gutxienez, belarri bakoitzean. “ Eta gauza horietaz gain, Jone izan nahi du, nahiz eta zakila izan.
Euskalerria Irratian izan da Dani Martirenak eta berak azaldu digu ipuinean irudikatuta ageri diren kutxa horien barnean zer aurkituko dugun.