"Oraingo honetan ez dugu musika tresnarik erabiltzen. Den dena ahotsekin egiten dugu"

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 30a, 20:23

"Musikal guztiak ia ia" Demode Quartet talde iruindarraren lan berria ostiralean, abenduaren 1ean, Baluarten euskaraz ikusteko aukera izanen da Euskararen Egunaren egitaruaren baitan.

"Harro gaude emaitzarekin"

Demode Quartet taldekoek haien hirugarren ikuskinuna eta diskoa aurkeztu dizkigute: "Musikal guztiak ia ia". Oraingo honetan ikuskizuna gaztelaniaz edo euskaraz eskeintzen dute, abestiak eta dena itzuli baitute Aiora Zulaikaren laguntzarekin. Gaztelaniazkoa Gayarren estreinatu zuten duela hilabete batzuk eta euskarazkoa bihar, abenduaren 1ean eginen dute Baluarten. Kabaret, Lehoi erregea, Evita, Grease, Jesukristo Superstar eta Mary Poppins bezalako musikalen abestiak topatzen ahal dugu CD berrian, osotara hogei abesti, eta kasu honetan ere bi disko desberdin kaleratu dituzte, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz. Zuzeneko ikuskizunerako pantaila erraldoi bat erabiltzen dute eta haiek agertzen dira toki desberdinetan, beraz, aktoreek irudiekin interaktuatzen dute haien betiko umorea mantenduz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!