Jaialdiaren helburua mugimenduaren bitartez adierazten den zinemaren erakusleiho izatea da, eta ikus-entzunezko medioen bitartez, dantzaren aniztasuna eta koreografia-sormen bereziak helaraziko dizkie ikusleei bigarren edizio honetan.
Tabakalerak zinema jaialdietarako duen Gutun Zurien programaren barruan egingo da jaialdia, Iruñeko Udala, Nafarroako Filmoteka, eta Gipuzkoako Dantzagunearen laguntzari esker. Zinetika hainbat jaialdirekin ari da sareko elkarlanean, eta artisten eta erakundeen arteko nazioarteko zubiak eraiki nahi dituen kultur elkartrukerako plataforma da.
Bideo-emanaldiekin batera, ondorengo jarduerak eginen dira:
- Lantegia (kamera eta gorputza): Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera, Sra Polaroiska (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe). Informazioa eta izen-ematea
- Master classa: Film bat, hiru plano, Oskar Alegria. Informazioa eta izen-ematea
Iruñeko egitaraua
Azaroaren 22
10:00 – 14:00h. Kondestable jauregia
KAMERA ETA GORPUTZ LANTEGIA
Sra Polaroiska: Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera
16:00 – 19:00h. Nafarroako Filmoteka
MASTER CLASS
Oskar Alegria: Film bat, hiru plano
20:00h. Nafarroako Filmoteka
OPEN SCREEN SAILA
Zinetikak urtero egiten duen nazioarteko deialdiaren bidez hautatutako hainbat film erakusten dituen saila da. Edukia kontuan hartuta, lehiaketaz kanpo bada ere, jaialdian egotea merezi duten filmak dira.
SAIL OFIZIALA
Zinetikak urtero egiten duen nazioarteko deialdiaren bidez hautatu eta lehiaketan parte hartzen duten hainbat film erakusten dituen saila da. Jaialdiak, aurten, 29 herrialdetako 130 hautagaitzatik gora jaso ditu.
Azaroaren 23
10:00 – 14:00h. Kondestable jauregia
KAMERA ETA GORPUTZ LANTEGIA
Sra Polaroiska: Ikusmira, desira eta dena desberdina izatearen aukera
19.00h. Nafarroako Filmoteka
DOKUMENTALA
Ventanas adentro (Maite Bermúdez)
Duela hainbat urte, José Lainez koreografoak testu edo zirriborro bat egiten du egunero, eta dantzan ez egiteko koreografia deitzen dio.
Bere buruan sartu eta, espazio eta gorputzen bidez, haren bizitza izan den dantzan zehar Concha martinez bere emaztearekin batera egin duen bidaia intimoa kontatzeko saiakera da filma.
ZINETIKA PROGRAMA
Jaialdiak hautatutako goi-mailako eduki eta kalitateko filmak erakusten dituen saila da.