Hegatsa oinetan jartzen den plastiko edo gomazko oinetakoa, luzea eta ahate oinen itxurakoa. Uretako kiroletan erabiltzen da (bodyboard , urpekaritza), uretatik azkarrago joateko edo sakonera handietara arinago sartzeko .
Nafarroako Hegats Igeriketa Txapelketa martxan da. Joan den larunbatean Donibane Kirol Elkartean lehendabiziko jardunaldia jokatu zen. Lehenengo probak lehiatuak izan ondoren, Tafallako Adriana Zaratiegui eta Oier Irisarri iruindarra sailkapenetako buru gelditu ziren.
Oier Irisarri izan da gure solaskidea.
Honetaz gain, ohiko moduan Mikel Nabarro kazteraia eta Kirol Etxeko teknikariak, asteburuko emaitzen berri eman digu.
FUTBOL ARETOA
Emakumezko futbol aretoko bigarren maila bi talde nafar ditugu, Txantrea eta Orvina, eta asteburu honetan arrosadia kiroldegian nafar derbytaz gozatu genuen. Lehia handiko partida izan zen, oso berditsua eta azkenean urdinak 2-4 nagusitu ziren. Emozio handiko duelu honetan, irabazlea guretzat, Nafarroako Emakumezko Futbola ea aurten biek igoera lortzen duten aldi berean. Gaur egun, Txantreakoak laugarrenak dira, bigarrena bi puntura eta liderra bost puntura dituzte. Orvina ordez, seigarren posizioan dago, urdinek baino lau puntu gutxiago izanda. Zorte on bi taldei!
JUDOA
Dakigunez gure judokek bidaiatzeko beharra dute ia ia astebururo maila hobetzeko baita rankingetan postuak igotzeko eta maletetan dominak ekartzen jarraitzen dute. Alegia, Silvia Arribasek urrezko domina eskuratu zuen Frantziako Foix herrian lehiatutako Kadete Txapelketatik. Erice Klubakidea hoberena izan zen berrogeita hamabi kilo baino gutxiagoko kategorian. Amurrion ere arrakasta handia izan genuen Espainiako Junior Superkopako proban Natalia Rodak ere urrezkoa eta Julen Toro zilarrezkoa eskuratu baitzuten. Montenegron ordez, Europako Hogeita hiru urte Azpiko txapelketan ez genuen zorterik izan Javier Lassa, Ibai Gracia eta Lucas Monreal ordezkariak, dominetatik urrun geratu baitziren. Hala ere, txapelketa internazional hauengandik ere asko ikasten da eta segurazki haien arrakastak azpimarratu beharko ditugula hemendik gutxira.
PIRAGUISMOA
Modalitate honetan Amaia Osaba txapelduna dugu absolutu kategorian, gainera, euskara ikasten ari denez egun batean gonbidatuko dugu bere kirolaz hitz egitera. Iaz, Amaiaren Iruñea Piraguismoa taldeak Estatuko kluben arteko lehiaketa irabazi zuen eta aurten haien arrakastak azpimarratzen saiatuko gara. Momentuz harrobia hasi da ibaietatik ibiltzen eta ikasten. Pasa den asteburuan, arga ibaian, Nafar Kirol Jokoetako bigarren jardunaldia ospatu zen, 47 palistek parte hartu zuten Natacion Pamplonako eta Iruñea Piraguismoko kideak protagonistak izanda podiumetan. Emakumezko haur kategorietan Eider Aldaregia eta Nahia Ongai azkarrenak izan ziren. Kategoria honetako mutilen artean Ibai Martinez eta Julen Eransus nagusitu ziren. Eta kimuen lehiaketan, Xabier Ferrer, Aimar Urdin, Edurne Lizarbe eta Danae San Martin nagusitu ziren (azken hau Tuterako Ebro Kayak taldeko palista da).