Ariadna Martinez, Iker Bengotxea, Lorena Ferreiro, Mikel Berraondo eta Izaskun Zurutuza dira antzezlan honetako aktore kantariak, Rinaldo Zhok zuzendari musikalaren eta Alejandro Aranda eszena zuzendariaren aginduetara.
Enpresaria
Xoxik ez duen opera enpresari batek eta bere libretisa setatiak enkargu bat jaso dute: lau egunetan opera bat sortu eta estreinatzea. Horretarako, partitura zaharrak birziklatu, beste opera batzuen testuak egokitu eta, batez ere, primadonna papera lortzeko edozer gauza egiteko prest dauden eta ezinikusi diren bi diba elkartzea izanen da haien erronka.
Gaizkiulertuek, intrigek, haserreek eta azpikeriek Giovanni Battista Casti eta Johann Gottilieb-en liburuxketan oinarritutako istorioa kolorez beteko dute, Wolfanf Amadeus Mozarten eta Antonio Salieri bere aurkariaren musikazlagunduta.
“Enpresaria”, Imanol Janices-ek euskarara itzulitako familia guztiarentzako obra bat da. Obra komiko honetan, lirikaren mundu lehiakorrean kuxkuxeatzera gonbidatzen dituzte ikusleak.