Haizea Zamora: “Padela ez da gaur egun lehen zen kirol elitista”

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 26a, 18:38

Haizea zamora padel jokalari eta entrenatzailea.

Nafarroa garaile izan da adingabeko Espainiako Emakumezko Padel txapelketan. “Kirol txiki, esfortzu handi” tartean elkarrizketa egin dio Mikel Nabarrok jokalari eta orain entrenatzailea den Haizea Zamora nafarrari.  

Haizea Zamora nafarra izendatu berri dute Adingabekoen Selekzioko entrenatzaile. Urriaren 9tik 15era Malagan jokatuko den Nazioarteko Adingabeen Padel txapelketan hartuko dute parte. 

Honetaz gain “Kirol txiki, esfortzu handi” tartean aste honetan Mikel Nabarrok berri sorta ekarri digu:

 

Mexikon jokatzekoa zen Munduko Igeriketa Egokitutako Txapelketa bertan behera gelditu da lurrikarengatik.

 

Irristaketa: Ioseba Fernándezek munduko 100metroko marka hautsi du

 

Eskrima: Iñigo Elizari, Nafarroako Erresuma Txapelketako garaile

 

Saskibaloia: Lagunak Nafarroako Kopako garaile

 

Pala: Berrogi-Labiano eta Ayarra-Skufca SF Txikiko Pala Txapelketako garaileak.

 

 

Erlazionatuak

Haizea Zamora

Euskalerria Irratia 2017 ira 26 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!