Zinema gauak zikloaren barruan, bihar, ostegunarekin, animazio film danimarkarra pantailaratuko dute, euskaraz bikoizturik, Arrotxapeko Maiteminduen parkean. Pelikula 2015ekoa da, eta Jan Rabhekek zuzendu zuen. Marko Makakok misterio handiak argituko dituen detektibea izatearekin egiten du amets. Haatik, hondartzako polizia da, sekula deus gertatzen ez den uharte tropikal batean. Edo deus gertatzen ez zen uharte batean...