Inoiz baino parte hartzaile kopururik handiena izanen du triatloi proba honek, 282 alegia.
Heldu den igandean, abuztuaren 6an, goizeko 10:30etatik aurrera, kirolariak lanean hasiko dira hiru kategoria desberdinetan multzokatuta. Elite mailan arituko direnek 1.500 metro egin beharko dute igerian Arga ibaian, 40 km. bizikleta gainean Zubiriraino joanetorrian eta 10.000 metro zangoen gainean lasterrean Argako Parkeko bideetan barna.
Satelite kategoriakoek metro gutxiago izanen dute igeri egiteko (500) eta laster egiteko (3.500) eta erreleboetan ariko direnek elite mailako neurriak egin beharko dituzte baina hiru lagunek osatutako taldeetan.
Raul Elizalde Club Natación Triatloi taldeko entrenatzailea eta proba honetako antolatzaileak informazio guztia eskaini digu Euskalerria Irratian.