Egile Berriendako Literatura Lehiaketa antolatu du XXXVII. aldiz. Oraingoan ere hiru modalitatetan hartu daiteke parte: narrazioa, poesia eta bertso-paperak. Hiruna sari izanen dira irabazleentzat: 2.500 euroko bana sari modalitate bakoitzeko, 1.000 euro bigarren gelditzen direnentzako eta hirugarrenentzako 500 euroko sariak. Aipamen bereziak egiten ahalko dituzte epai mahaikideek eta horiei 250 euro banatuko dituzte.
Egile berriendako literatura lehiaketa
Azaroaren 5 arte dago aukera lanak aurkezteko. Hiru modalitate daude: poesia (15 folio bi aldetan idatzita); narrazioa (15 folio bi aldetatik idatzia) eta bertso-paperak (25 estrofa gutxienez).