Joseba Asiron: "Ezin da egon gobernuan eta oposizioan aldi berean"

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 27a, 17:31

Iruñeko alkate Joseba Asiron Metropoli Forala saioan izan da, gaur goizean. Azken asteotan, udal gobernuan piztu den krisiaz mintzatu gara. Horrekin batera, bi urteotako argiak eta ilunak nabarmendu ditu Asironek.

Alkatearen Zortziko Handia:

1) "Aldaketa ez dago arriskuan, asko dago jokoan eta egoera berbideratuko dugu".

2) "Orain, arrazoi politikoengatik, alderdikeriengatik esaten ari dira ausardiarik ez dugula aldaketa sakonak egiteko".

3) "Gauzak azkarrago egin litezke baina emaitzak neurtzeko ordua legealdiaren amaieran etorriko da, ez orain" 

4) "Erabaki gehienak kontsentsuz hartzen ditugu eta adostasunik ez dagoenean, gehiengoak dioena errespetatu behar da".

5) "Ezin da egon gobernuan eta oposizioan aldi berean; ez da bidezkoa prentsaurrekoen bitartez azaltzea iritziak etxeko sukaldean eztabaidatu aurretik"

5) "Mugikortasunaren arloan akordioetara iristeko gaitasun eza egon da. Kontutan izan behar dira udal teknikarien, udaltzaingoaren eta Mankomunitateko adituen iritzia".

6) "Pio XII. etorbidearen proiektuaren bitartez autoek espazio gutxiago izanen dute eta garraio publikoak, oinezkoek eta bizikletek gehiago".

6) "Ongi iruditzen zait Geroa Baik Udal Gobernuan sartzeko eskaera egitea. Denok egoteko aukera dago. Patxadaz eta lasaitasunez hartuko dugu erabakia".

7) "Aurrera begira, Erorien Monumentua memoriaren inguruko topagune bihurtzea nahiko nuke; bestalde, Salestarren orubean hamazazpi solairuko etxeak ez eraikitzearen aldekoa naiz". 

8) "Ilusioz beterik gaude. Indarrez Iruñea aldatzeko. Datozen bi urteotan hasiko dira ikusten aldaketaren emaitzak".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!