Enrique Maya: "Legegintzaldi honek ez dezala Iruñea hipotekatu; lan horretan ari da UPN"

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 24a, 08:44

Enrique Mayak balorazioa egin du. Arg:eitb.eus

Hemendik bi urtera UPNk "orain gaizki hartutako neurri bidegabeak" zuzenduko dituela esan du eta hartu diren "erabaki alderdikoiak" bazterrean utziko dituela. 

Iruñeko Udalaren zereginaren balorazioa egin du gaur oposizioak, UPNk. Enrique Mayak esan du UPN lanean ari dela legegintzaldi hau ez dadin izan Iruñea etorkizunerako hipotekatuko duen legegintzaldia.

Bi urte daramatza galduta Iruñeak Bilduren obsesioen erruz eta udal gobernua babesten dutenak, laukoak dituen barne gatazketan. Hemendik bi urtera UPNk orain gaizki hartutako neurri bidegabeak zuzenduko dituela esan du eta hartu diren erabaki alderdikoiak bazterrean utziko dituela.

Azeleragailua topera zamatu du Bilduk Mayaren esanetan, lau urteotan Bilduren bide orri osoa egina izateko. Legealdiko erdia egina, oso pobrea izan da egindako lana. Anbizio falta sumatu dio, epe motzerako estrategia daramatzatela uste du eta Bildurekin sintonian dauden kolektiko eta elkarteei laguntza ematen besterik ez da ari.

Heldu den legintzaldiari begira jarrita, ez da hautagaiez hitz egiteko unea, esan du, baina era berean ilusionatuta dagoela aitortu du Enrique Mayak.

Azken bi urteak "korapilatsuak eta zailak" izan direla nabarmendu du, baina, pozik azaldu da talde erregionalistak egin duen lanarekin. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!