Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak komunikabideetan euskara erabiltzeko laguntza-deialdia onetsi du. Guztira, 580.000 euroko aurrekontua izango dute eta oinarriak gaur, asteartea, argitaratuko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Aurtengo deialdia Nafarroako Parlamentuak komunikabideetan euskararen erabilera sustatzeko 2017. urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorren barruan onetsitako laguntza-partida baten bidez finantzatuko da.
Laguntza eskatzeko epea bihar hasiko da, maiatzak 24, eta ekainaren 12an amaituko da, ekainaren 12a barne.
Deialdi honekin, Gobernuak Euskarari buruzko Foru Legea beteko du, izan ere, Nafarroako Administrazio Publikoei komunikabideetan euskara pixkanaka gero eta gehiago erabiltzea eskatzen die. Konpromiso hori, 2016-2019 Euskararen Plan Estrategikoan ere jasotzen da. Plan horretan, komunikabideetan eskaintza handitzeko beharra ezartzen da, gizarteak euskarazko informazio gehiago izan dezan, ezinbestekoa baita euskaldunentzat hizkuntza gizarte-esparru guztietan erabiltzeko aukera izatea.
Aurreko deialdietan lortutako esperientzia ikusita, zazpi modalitate bereizten dira, jarduera-esparru desberdinak finkatzeko:
1.- Euskarazko eguneroko prentsa (egunkariak): 50.000 euro arte.
2.- Euskara erabiltzen duen eguneroko prentsa (egunkariak), 60.000 euro arte.
3.- Euskaraz osorik dauden bertako egunkariak: 240.000 euro arte.
4.- Hizkuntza-eremu mistoetan edota Nafarroako eremu ez euskaldunetan zabaltzen diren eta euskara erabiltzen duten bertako aldizkariak
5.- Euskaraz osorik ematen diren irratiak: 140.000 euro arte.
6.- Euskara erabiltzen duten eremu mistoko, eremu ez euskalduneko edo bi eremuetako irratiak: 20.000 euro arte.
7.- Euskarazko online komunikabideak edo euskara erabiltzen dutenak: 30.000 euro arte.