Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Tartaria XIV: Sanjurjo eta Molarena arteko elkarrizketa bat adi daiteke Erorien Monumentuan grabatutako psikofonia batean

Euskalerria Irratia 2017-05-15 19:00   Gizartea  Iruñea

Gaur Tartarian Arantzadi Zientzia Elkarteko kideek grabatutako psikofonia aditu ahal izan dugu. Horretaz gain Sanferminetako arropa zikinari  begiratuta etorkizuna asmatzen duen igarlea ezagutu dugu.

 Juen Fagoagak eta Martxelo Sotesek sortutako irratsaio guztiz berezi honetan, adituko dugu nola AEKak adierazi duen hemendik aurrera Korrika ospatzerakoan debekatua izanen da haien eslogan famatuena erabiltzea.

Honako berri txarra emateak biziki tristetzen gaitu. AEKak horren maitatua izan den IKA IKA IKA HEMEN DAGO KORRIKA zokoratzea erabaki du, honakoa arrazoituz: “30 urteren ostean konturatu gara IKA IKA IKA eta HEMEN DAGO KORRIKA esaldi berean ezartzea kontraesankorra dela.”

Korrika AEKk antolatzen du, ez IKAk. Beraz, beste euskaltegi markaren izena baliatzeak ganora kentzen digula uste dute. Honezkero, eslogan berrien bila dabiltza, inork proposamenik balu, helaraz diezaion gaineratu dute.

Guri Koa, Koa, Koa… Pasa Lekukoá… bururatu zaigu.

Eta beste hamaika harribitxiren artean Sanjurjo eta Molarena arteko elkarrizketa bat aditu ahal izanen dugu Arantzadi elkarteak grabatutako psikofonia bati esker.

 

 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa