Sortzen Jaiarekin bat egin du Euskalerria Irratiak, Sortzen elkartearekin eta Noaingo eskolako D ereduko guraso elkartearekin elkarlanean. Ostegunean, hilaren 18an, zuzeneko saioa eskainiko dute irratiko kideek, Noaingo kultur etxetik bertatik. 16:00etan hasi eta 18:00ak arte iraunen du; betiko gisan FM98.3an eta euskalerriairratia.eus webgunearen bitartez entzuten ahalko da.
Reyes Ilintxeta eta Txari Eleta Euskalerria Irratiko kideek zuzenduko dute irratsaio berezia, baina ez dira bakarrik izanen, haurren laguntza izanen dute: zuzeneko emanaldiak, abestiak, bertsoak... denetarik egonen da uhinak girotze aldera.