Lau oinarrizko balore dauzka: haurren eta gazteen parte hartze eskubidea bermatzea, haiei eragiten dieten gauzen gainean iritzia eman ahal izateko; argitasuna eta gardentasuna, plana irisgarria izan dadin eta haurrentzako hizkuntza egokia izan dezan; haurrek programetan bete beharreko rolari buruz hausnartzea eta parte hartzearekin lotutako emaitzak "ukigarriak eta adin gabekoen bizitzarekin lotutakoak" izatea.
Aukeratutako taldeen "jakin minak, beharrak, eskakizunak eta proposamenak ezagutzea eta ulertzea" da xedea. Zeharkako helburu bezala, "inplikatutako pertsonen aberastasuna" bilatzen du, batez ere "18 urtetik azpikoena", komunitatearen sorkuntzaren aldeko giroa sortu nahi du, eta genero eta kulturaniztasun perspektiba txertatu nahi ditu.
Diagnostikoari ekinen diote orain, faktore asko kontuan izanda, esaterako adin txikikoekin lan egiten duten eragileen iritzia eta herritar zaurgarrien egoera.
2018ko urtarriletik ekainera idatziko dute planaren lehen zirriborroa eta ekarpenak jaso ostean onartuko dute.