Kafe Zentral antzokia lepo beteta Olentzerori ongi etorria egiteko

Euskalerria Irratia 2016ko abenduaren 25a

Olentzerori, ongi etorri festa berezia egin zioten Euskalerria irratiko lagunek eta ehunka herritarrek.

Olentzerori ongi etorri beroa egiteko aukera izan zuten Iruñeko haurrek abenduaren 23an, 12:00etan, Zentral Kafe Antzokian, Euskalerria Irratiaren eskutik: 24ko gau majikoaren bezperan, Olentzero gurekin izan zen, haurrekin abestu zuen, ipuinak kontatu zizkien eta oparitxoak ere banatu zituen.

Pirritxen seme-alaba Pupu eta Lore ere Iruñera hurbildu ziren, olentzerori musu handia ematera. Pantxika Lamur pailazoak haurren artean opariak banatzen ibili zen. Eta Oskar Estanga bertsolari eta musikariak haurrei lagundu zien ikazkin eskuzabalari abesten.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!