Aldaketaren udala eta gobernua sostengatzen duten alderdiekin bilerak eskatu dituzte Ahotsa.info-ko kideek, "lintxamendu politikoa eta mediatikoa" izaten ari dela salatzearekin bat.
Espainiako hedabideen jo mugan
Espainiako hainbat hedabidek jo puntuan jarri dute Ahotsa.info, besteak beste, Altsasuko auziari eman dioten trataera informatiboagatik. Ez da Ahotsak jasaten duen lehenengo erasoa, "komunikabide deserosoa gara hainbatentzat", nabarmendu du Miguel Angel Llamas 'Pitu'k. "Orain gure aurkako kanpaina berriro martxan dela uste dugu eta egoera honetan harresi bat eraiki nahi dugu, oraingoan komunikabidearen itxiera ekiditeko".
Altsasuko auziari lotuta jo dute Espainiako hainbat hedabidek Ahotsaren aurka. Pituk argi esan du: "Altsasuko bertsio ofiziala zalantzan jarri dugu, ez Guardia Zibila gorroto dugulako, Sakanaka herritarrak maite ditugulako baizik”.
