"Ahotsa.info itxi nahi dute; alarma gorria piztu beharrean gaude"

Euskalerria Irratia 2016ko aza. 16a, 08:45

"Helburu haundia da, baina gu partida jolasteko prest gaude, ez dugu toalla botako", dio Pituk. Batzarra deitu dute ostegunerako Iruñean.

Espainiako hainbat hedabidek jo puntuan jarri dute Ahotsa.info, besteak beste, Altsasuko auziari eman dioten traatera informatiboagatik. Ez da Ahotsak jasaten duen lehenengo erasoa, "komunikabide deserosoa gara hainbatentzat", nabarmendu du Miguel Angel Llamas 'Pitu'k. "Orain gure aurkako kanpaina berriro martxan dela uste dugu eta egoera honetan harresi bat eraiki nahi dugu, oraingoan komunikabidearen itxiera ekiditeko". 

Altsasuko auziari lotuta jo dute Espainiako hainbat hedabidek Ahotsaren aurka. Pituk argi esan du: "Altsasuko bertsio ofiziala zalantzan jarri dugu, ez Guardia Zibila gorroto dugulako, Sakanaka herritarrak maite ditugulako baizik”.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!