Nafarroako Auzitegi Nagusiak baieztatu du epaileak agindu zuela eraikina husteko

Euskalerria Irratia 2016ko urriaren 11

Otamendi guardia epaileak prozesamendua ireki ez zuela eta husteko agindurik eman ez zuela esan eta 24 ordutara, ateratako oharra zuzendu behar izan du Auzitegiak, eta identifikazioak agindu zituela argitu.

Otamendi epailea guardian zegoen hainbat lagunek Sarasate Pasealekuko eraikina okupatu zutenean; Udaltzaingoari deitu zion, eta bertaratutakoak identifikatzeko agindu: hala egin zuten udaltzainek, hiru pertsona atxilotu eta hogei zauritu zituzten. Udalaren datuen arabera, bederatzi agente ere zauritu egin zituzten.

Nafarroako Auzitegi Gorena bera izan da hedabideei Otamendik egindako deiaren audioa bidali diena.

Elkarrizketa, euskaraz transkribatuta

Otamendi: Kaixo, egun on, Iruñeko guardia epailea naiz. Areto buruarekin, faborez?

Udaltzaingoa: Bai, momentu bat. Oraintxe pasako zaitut.

O: Eskerrik asko.

Areto buruarekin: Egun on!

O: Bai, egun on.

A. b: Bai, egun on. Esadazu. Iruñeko Udaltzaingoko nagusia.

O: Zer moduz? Besterik gabe, Sarasate pasealekutik pasa berri naiz. Ez dakit honnen berri ba ote duzuen jada: dirudienez, pertsona batzuek eraikin bat okupatu dute hemen, Sarasate pasealekuko 13. zenbakian.

A. b: Bai, bai, jauna. Badakigu, eta, une honetan, eraikinaren jabe den eraikuntza enpresaren gerentea hementxe dago, beharrezkoa den salaketa ipintzen, Udaltzaingoaren instalazioan.

O: Bale, bale, bale, bale. Eta zer eginen duzue eraikina husteko? Oraintxe bertan sartu direlako diot.

A. b: Momentuz, esku ez hartzeko agindua daukat.

O: Ja. Baina, jabea salaketa jartzen ari da?

A. b: Gerentea, bai, une honetan.

O: Eta gerenteak esan du ez dagoela okupazioarekin konforme? Edo zer dio?

A. b: Bai, bai ez dagoela ados. Husteko eskatuko du.

O: Hutsaraztea? Bale. Beraz, faborez, egin behar duzuena da, salaketa egon ostean eta gizon horren adierazpenak eta gero, berdin dit zein agindu duzuen zuek eta zeinena, berdin dit, egin behar duzuena da hona etortzea, eraikina okupatzen ari den jende honi esatea eraikina okuaptzen ari direla. Ni parean nago, ikusten ari naiz.

A. b: 12:40ean hasi dira.

O: Bai, bai. Bada, Bada, esaiezue jabeak joatea nahi duela, eta momentuz identifikatu barruan dauden pertsona horiek delitua delako.

A. b: Hori da egin behar duguna. Bai, bai.

O: Bale. Oso ongi.

A. b: Oraintxe bertan emanen ditut beharrezkoak diren aginduak.

O: Oso ongi. Kontatuko didazu, bada, eta bidaliko didazu atestatua.

 

 

 

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!