Juevintxo guztien ama izan zen atzokoa, pintxo eta basoerdi ekaitz perfektua, hiru faktorek bat egin zutela eta: ikasturte berriko lehen osteguna, Batasunaren Pribilegioa, eta eguraldi aparta.
Horren guztiaren ondorioz, jendetza ikaragarria elkartu zen ohiko lekuetan: Nabarreria, Tejeria, San Nicolas… Eta jendetza horrek zikinkeria tonaka utzi zuen karrikotan, Nabarreria plazan bizi den Irikaitz txiolariak Twitterrera igotako irudietan ikus daitekeenez.
Ez da molde horretako kexu bakarra izan, ez sare sozialetan, ezta komunikazio bide tradizionalagoetan ere. Duela egun batzuk, beste auzoko bat oso haserre azaldu zen Diario de Noticias kazetako zuzendariari igorri zion eskutitzean. Joan den ekainean, agerkari honetan berean ostiral goiz batean Tejeria karrikan grabaturiko bideoa argitaratu genuen.
Opus Deiren unibertsitateko ikasleak, susmopean
EH Bilduren Iruñeko udal taldeko koordinatzaile Dani Saralegik salaketa publiko ez ofiziala, ez formala, egin zuen atzo Twitterren: “Juevintxo-aren arazo handietako bat Opus Dei deitzen da”. Beste txio batzuetan azaldu zuenez, bere idurikoz ostegunetan Alde Zaharrean askoz zikinkeria gehiago sortzen da, Opus Deiren unibertsitatean ikasturtea martxan delarik. “Edukazio arazo bat da”, gaineratu zuen.
Definitivamente uno de los grandes problemas del #juevintxo se llama #OpusDei #Iruñea
— Dani Saralegi Aristu (@dslegi) 8 de septiembre de 2016
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!