Bideoan, Tejeria karrika zerri-zerri eginda ageri da. Bideoa bertikalki grabaturik dago, eta horrek ikustea ezeroso egiten du, baina halere intereseko dokumentua iruditu zaigu, eta horregatik igo dugu agerkarira. Erakusten duen panorama ikaragarria da: janari hondakinak, txiza, kristalezko botila hautsiak, plastikozko katxiak espaloi bazterretan, atarietan, karrikaren erdian, nonahi.
Bideoa irailaren 4an, ostiralarekin, goizeko zazpietan grabaturik dago, baina auzokoek behin baino gehiagotan salatu dutenez, irudi hori ostiralero errepikatzen da, juevintxoa-ren biharamunean. Eta larunbat eta igande goizetan ere antzeko panorama higieniko ikaragarriarekin egiten dute topo auzokoek.
Iruñeko Udalak lan taldea osatu du Alde Zaharreko auzokideekin, besteak beste, zarataren eta garbitasunaren arazoa konpontzeko xedearekin. Eta ostatu gehiago zabaltzeko baimenik ez ematea erabaki du.