Bideokonferentzia bidez azalduko dira epaile aurrean,gaur, egun kartzelan dauden bost gizonak. Uztailaren 7an emakume bat bortxatu, grabatu eta sakelakoa lapurtu zioten, inori konta ez ziezaion. Hori dela medio, bost sexu eraso egitea leporatuta prozesatuko dituzte, bai eta lapurreta leporatuta ere.
Bortxaketaren frogek argi uzten dute, magistratuaren irudiko, bortxatzeaz gain, gizonek "biktimari barre" egiten ziotela; halaber, grabatzea bera "irain gaineratua" dela azpimarratu du epaileak.