Berrok egindako "akats" bera egin zuen Mayak

Euskalerria Irratia 2016ko maiatzaren 16a

Argazkia: Enrique Maya.

2013an, Nafarroako Unibertsitatearekin lotutako bozketa egon zen udalean eta Mayak, orduan alkate, botoa eman zuen. Bertako langilea izanik, abstenitzea zen zegokiona. Hiru egun beranduago, hori egin zuen.

Yoar gazte elkarteari kontratu bat esleitzeko orduan, abstenitu egin zen Aranzadi formazioa Iruñeko Udalbatzan. Laura Berro zinegotziak, ordea, aldeko botoa eman zuen, haren hitzetan, "lapsus" bat izan baitzuen. Botoak ez zuen deus aldatu, baina jada uhertuta zeuden uretan, polemika olatu bat sortu da, UPNk eta PSNk Berrok dimititu dezan eskatu eta gero.

Nolanahi ere, eman izan da aurretik antzeko egoeraren bat,  eta inork ez du dimisiorik aurkeztu. Enrique Mayaren kasua izan zen. 2013an Nafarroako Unibertsitatearentzat bideratutako orube baten erabilpena aldatzearen inguruan lan egin zuten udalean, eta hark proiektuaren aldeko botoa eman zuen orduan, haren taldeak egin bezala. Handik hiru egunetara, abstentenitu egin zen udalbatzan, Nafarroako Unibertsitateko langilea ere bazela ohartuta, bozkatzea ez zegokiola ohartuta -legeak dio senitartekoren bat inplikatuta baldin badago, abstenitu egin behar direla ordezkari politikoak-.

Berroren kasuan, elkarte bat da abantaila lortu duena, eta Mayaren kasuan, aldiz, enpresa bat.

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!