Laura Berroren botoak ez zuen erabakia aldatu

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 12a, 09:12

Argazkia: Laura Berro zinegotzia, atzo eskainitako prentsaurrekoan.

Haren ahizpa buru duen Yoar elkarteari kontratu bat esleitzearen alde bozkatu du Aranzadiko zinegotziak, formazioa abstenitu bitartean. "Lapsus" bat izan dela argudiatu du, eta beste elkarterik ere ez dela aurkeztu.

Yoar gazte elkarteari 130.000 kontratu esleitzea onartu du Iruñeko Udalak. Aranzadi abstenitu egin da botazioan, alderdiko Laura Berroa Berdintasun eta LGTBI zinegotziak, baina, aldeko botoa eman du. Hautsak harrotu dira eskuin mediatikoaren frontean. Izan ere, Berroren ahizpa da Yoar elkarteko presidentea. Zinegotziak adierazi du "akats txiki bat, lapsus bat" izan dela aldeko botoa ematea.Halaber, jakinarazi du ahizpak ez duela kobratzen gazte elkartean egindako lanarengatik eta 14 urte daramatzala boluntario gisa.

Zenbakiei so, zinegotziak botoa eman ala ez eman, deus ez litzateke aldatuko, bazuen eta gehiengoa diru laguntza esleitzearen aldeko proposamenak. Beste elkarterik ez zen aurkeztu, gainera, kontratu hori eskuratzeko.

"Nire gain hartzen dut ekintza, eta, noski ez da berriz gertatuko. Nahaste bat izan da, ez besterik", esan du. "Inor ez zen ohartu alderdiak ez bezala bozkatu zuela, ezta idazkaria ere", Berroren hitzetan. Dionez, bera ere ez zen jabetu. 

Testuinguruan kokatu du auzia Berrok: "aldaketaren udalaren politiken kontrako erasoa da, nire aurka egin duten arren".

UPN eta PSN, dimisioaren zain

UPNk eta PSN haren dimisioa eskatu dute, eta Esparza erregionalistak "gisa horretako ilegalitatea" egin ostean, nork bere gain hartu behar duela esan du: "ezin du horrela jokatu, hau oso serioa da, bizitza politikoa oso maila baxura jaisten ari dira". PSNko Maite Esporrinek jakinarazi du "oso larria" deritzola haren alderdiak Berroren jokabideari. "Arrazoibidea barregarria da, ez dira politika berriak, politika zaharrak dira, existi litekeen politika txarrenekoa".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!