Sanferminak iragarriko dituen kartela aukeratzeko azken egunak

Euskalerria Irratia 2016ko apirilaren 13a

Iruindarrek apirilaren 18 arte eman dezakete bozka Internet bidez, hemen; eta hilaren 16 arte Civivox zentroetan.

Orotara 359 kartel aurkeztu dituzte lehiaketara. Horietatik 166 Iruñetik bertatik datoz, hau da, %46. Iazko ehunekoa oso antzekoa izan zen. Nafarroako beste herrietatik 68 iritsi dra. Beraz, Nafarroakoak orotara 234 dira, guztien %65. Beste 119 Espainiatik bidali dituzte, eta 6 beste herrialdetatik.

Aurten lehendabiziko aldiz, zortzi finalistak hautatu dituzten epaimahaikide guztiak komunikazioko, diseinuko edo arte plastikoetako profesionalak izan dira. Zehazki epaimahaiko kide izan dira Iruñeko Udaleko Kultura, Hizkuntza Politika eta Hezkuntza zuzendari Maitena Muruzabal, iazko lehiaketako irabazle Javier Erize, Leire Urbeltz, Antonio Laita, Maite Canto eta Iñaki Cabodevilla.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!