Espainiako polizia batek eta haren semeak hil zuten Angel Berrueta, okindegian lanean ari zela martxoaren 13an duela 12 urte. Martxoaren 11ko Barajaseko atentatuak ETAk egin zituela salatzeko kartela ez zuelako jarri nahi izan hil zuten tiroz. Martxoaren 13an, haren hilketaren urteurren egunean, omenaldia eginen diote Donibanen, Martin Azpilikueta kalean. Aurretik baina, Joseba Asiron Iruñeko alkateak hartuko ditu Berrueta zenaren senitarteko eta lagunak. Udaletxean batuko dira 17:00etan.