Angel Berrueta motibazio politikoko biktima dela aitortu du Iruñeko Udalak, UPNren eta PSNren aurkako botoekin

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 4a

Argazkia: 'Angel Gogoan' plataformak udaletxe plazan atzo egindako elkarretaratzea.

Elkarretaratzea egin zuten atzo Angel Gogoan plataformako kideek, Donibaneko okina zena arrazoi politikoak medio hil zutela onar dadin eskatzeko. Lortu dute azkenean, hamabi urte zain egon ostean.

"Egiaren berrezarpena eta erreparazioa, udalari dagozkion bezala" ematea adostu du udalak, erregionalistak eta PSNko zinegotziak kontra azaldu badira ere.

Martxoaren 13an, haren hilketaren urteurren egunean, omenaldia eginen diote Donibanen, Martin Azpilikueta kalean.

Espainiako polizia batek eta haren semak hil zuten Angel Berrueta, okindegian lanean ari zela, martxoaren 11ko Barajaseko atentatuak ETAk egin zituela salatzeko kartela ez zuelako jarri nahi izan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!