Casas Sabicas-ek esan du ez dakiela aurrera segitu ahalko duen

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 21a

Casa Sabicaseko kideak agerraldi batean. Arg: casasabicas.es

Udalak jarritako "traben" ondorioz "zailtasunak" ditu. Udalak batzarra egin nahi du arduradunekin.

"Jartzen dizkiguten trabekin nekatuta gaude", adierazi du irrati kate batean Juan Muñoz Casa Sabicaseko arduradunetako batek. Udalak behin eta berriz euren zereginari oztopoak jartzen dizkiela ohartarazi du. Gogoratu du, ez dutela euren ekimenak aurrera ateratzeko diru publikorik jasotzen. "Ez dute gure lana balioan jartzen", adierazi du. "20 urterako dugu baimena ekimen kulturalak antolatzeko Casa Sabicasen baina horrela segituz gero ni ez nago prest aurrera egiteko", azaldu du Muñozek.

"Casa Sabicasi zabaldutako espedientea eraikinean bizi den emakume batek jarritako kexengatik da eta ordutegiak zaila da betetzea", azaldu dute arduradunek. Gogorarazi dute bi aldiz dagoela hosgabetua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!