Casa Sabicas-i espedientea zabaldu dio Udalak ordutegiak ez betetzeagatik

Euskalerria Irratia 2016ko urtarrilaren 19a

Karmen kaleko 20. zenbakian dago Casa Sabicas. Arg: casasabicas.d472.dinaserver.com

Auzokideen kexek ere eragin dute Nafarroako San Fermin Ijitoen Elkartearen egoitzari, Casa Sabicasi, espedientea zabaltzea.

Karmen kaleko 20.ean du egoitza Nafarroako San Fermin Ijitoen Elkarteak. Casa Sabicas izenarekin ezaguna da. Joan den urtean zabaldu zituen ateak egoitza horrek. Ordutegiak ez dituelako betetzen eta auzokideen kexa ugariren ostean Iruñeko Udalak espedientea zabaltzea erabaki du.

Ijitoen Elkarteak orain aukera izanen du alegazioak aurkezteko eta Udalak espero du Casa Sabicasen aurrera daramaten proiektu kulturalak aurrera segitzea, baina, hori bai, garai batean sinatutako hitzarmena beteta.

2013ko urrian Udalak Nafarroako San Fermin Ijitoen Elkarteari Karmen kaleko 20.eko lokala doan uztea onartu zuen. Kulturen arteko elkarbizitza sustatzeko hitzorduak eta ijitoen kultura zabaltzeko konpromisoa hartu zuen elkarte horrek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!