Horrez gain, goizero 09:00etatik 14:00etara auzolana gauzatzen ari dira, eta dei egin diote nahi duen orori, bertaratu dadin. Era berean, asanblada irekia eginen dute. Gaur, 20:30ean izanen da. Bihar, 19:00etan.
Ostiralean, Sustraians Records dj-ak joko du eta I. gozogile txapelketa egiteko tartea hartuko dute. Larunbatean, aldiz, auzolanaren ostean, bazkari herrikoia eginen dute, 14:00etan, eta 18:00etan, Genero rolak gaztetxean mintzaldia.