AHTaren kontrako hiru helegite aurkeztu ditu udalak

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 3a

Argazkia: Mugitu! taldearen protesta, AHTaren aurka.

Etxabakoitzen eraikitzekoa den zatiaren inguruan jarri ditu; izan ere, orubeen banaketa zilegia izan ez zelakoan dago. Halaber, helegiteak aztertuta, gaia berriz aurkezpen publikora pasa dadin nahi du.

Urbanismo Gerentzia baliatuz egin ditu helegiteak, planifikazio eta kudeaketa urbanistikoa egiten duten eragileen aurrean.

Udalak dio egitasmoari buruzko Ikerketa Zehatzak Udalaz Gaindiko Plan Sektoriala "ere irregularrean" aldatzen duela; Urbanizazio planak kontra egiten diola; eta birpartzelazioari dagokionez, ezin dela ontzat hartu, garatzen duen markoa onartu aurretik garatu zelako. Horiek aletutako hiru arrazoiak.

Udalaz Gaindiko Plan Sektorialak haren garapen instrumentuak baino lege eskumen handiagoa duenez, udalbatzak hiru puntu hauek ez onartzeko eskatu du; aldatzekotan ere, berriz publikoki aurkez daitezen nahi du, bide beretik.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!