Iruñeko ikastetxe publikoetako azpiegiturak hobetzeko plana eginen du Udalak

Euskalerria Irratia 2015ko aza. 3a, 08:34
Sanduzelai ikastetxe publikoa. Arg: navarra.es

26 ikastetxe publikoetako zuzendariak deitu ditu Joseba Asironek azpiegiturak hobetzeko proiektua egituratzeko.

Margo lanak, zurgintza lanak edo zoruaren aldaketak eginen dituzte Iruñeko Haur eta Lehen hezkuntzako ikastetxe publikoetan. Horretarako plan bat zehaztu nahi du Udalak. 26 ikastetxe publikoetako zuzendariak deitu ditu eta proiektua egituratzeko elkartuko dira.

Obra zenbait egiteko baimenak eskatzen ari da Udala Hezkuntza zinegotzi Maider Belokik azaldu duenez. Azaroaren 25erako egin dute hitzordua ikastetxeetako zuzendariekin. Ikastetxe bakoitzaren egoera zein den jakin nahi du lehenik Udalak eta horren arabera azpiegitura beharrak ase.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!