Martxan dago 'iruñea.eus' webgunea

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 2a

Iruñeko Udalarena da '.eus' izendapenarekin udal taldeak zabaldutako lehen atari digitala; horrez gain, 21 '.eus' domeinu gorde ditu, udal zerbitzuekin erlazionatutako edukiei lotutakoak.

Esaterako, Civivox-ekin zein gazte informazioarekin harremana daukaten edukiak zabalduko dituzte gune horien bidez.

Jada .es eta .com helbideetan dauden atari digitalak dira udalak .eus izendapenarekin erreserban hartu dituenak. 71,39 euro inbertitu ditu domeinu bakoitzeko; orotara, 1.500.

.eus diren webguneek euskararekin lotutako edukiak zabaldu behar dituzte edota euskaraz gauzatu behar dute euren jarduna.

Hona hemen udalak erreserbatutakoak:

  • ayuntamientodepamplona.eus
  • ayuntamientopamplona.eus
  • ayuntamiento-pamplona.eus
  • iruñekoudala.eus
  • iruña-udala.eus
  • iruñea-udala.eus
  • civivox.eus
  • iruña.eus
  • iruñea.eus
  • pamplona.eus
  • iruñekoharresiak.eus
  • murallasdepamplona.eus
  • iruñagaztea.eus
  • iruñeagaztea.eus
  • iruñaatsegindut.eus
  • iruñeaatsegindut.eus
  • pamplonamegusta.eus
  • iruñekoturismoa.es
  • turismodepamplona.eus
  • bizisanferminak.eus
  • vivesanfermin.eus

 Navarra.com-en arabera, Nafarroako Gobernuak ere bi gorde ditu.

  • nafarroa.eus
  • navarra.eus

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!