'Alde Zaharreko bizilagunez gogoratu eta dibertitu eragozpenik sortu gabe'

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 30a, 08:25

Zarata ekiditea du helburu kanpainak.

Nafarroako ostalaritza elkarteak Alde Zaharrean sortzen den soinuarekin kontzientziatzeko kanpaina jarri du abian.

Alde Zaharrean batez ere gauez karriketan ibiltzen den jendeak sortzen duen soinua gutxitzea da asmoa. Horretarako ostalariek kanpaina bat jarri dute abian: 'Guztiok biztanleak gara, kalean soinua jaitsi. Ongi pasa molestatu gabe, mesedez'.

Taberna guztiek izanen dute goiburu hori sarrerako atean. Mimo bat da kanpainako kartelaren protagonista. Bi keinu aski ditu mezua zabaldu ahal izateko: lehen irudi batean mimoa lo ageri da, hurrengoan berriz bolumena jaisteko eskaera egiten du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!