Hallowen iragartzen duten kartelak erretiratu dituzte sexistak direlakoan

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 28a, 09:13

Iruñeko Udalak erabakia hartu du enpresa pribatu bateko festa iragartzeko kartela kentzeko. Eduki sexista duelakoan erretiratu dituzte kartelak.

Emakumearen Institutuko Irudien Behatokiak iritzi du eduki sexista dutela emakumearen gorputza objektu gisa ikusarazten duten kartelak, sexualitateari lotuta eta gizonezkoen desio gisara jartzen dutenean emakumezkoa.

Iruñeko Udalak erabaki du, klub bateko iragarkiak kentzea eduki sexista duelakoan. Modu horretan, publizitate kanpainak diskriminaziorik gabekoak izan daitezen lan eginen du Udalak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!