Tartalariekiko elkartasun afaria Katakraken

Euskalerria Irratia 2015ko urr. 27a, 19:30

14.400 euro ordaindu behar du Yolanda Barcinari aurpegia tartaz igurtzi zioten Mugituko lau ekintzaileetako batek gartzela sahiesteko. Ostiralean eginen den afarirako txartelak 25 euroan daude salgai. 

Julio Villanueva Mugituko kideak 14.400 euroko isun bat ordaindu beharko du espetxera ez joateko Yolanda Barcinari tartazo bat emateagatik AHTren aurkako protesta batean.

Julio Villanueva AHTren aurkako Mugitu! mugimenduko kidea espetxean ez sartzeko 14.400 euro ordaindu beharko luke. 2013ko bukaeran Auzitegi Nazionalean epaitua izan zen beste 3 kideekin batera Yolanda Barcinari tartak  botatzeagatik. Handik hamar egunera, Fernando Grande Marlasca buru zuen auzitegiak tartalari bakoitzari bina urteko kartzela zigorra ezarri zien eta 900€-ko isuna. Laugarren pertsona bat ere zigortua izan zen beharrezko laguntzaile izan zelakoan urtebeteko kartzela zigorra eta 300€-ko isunarekin. Era berean, lau pertsona hauek Yolanda Barcinaren abokatu eta prokuradoreen ordain-sarien kostak (1.234€) ordaintzera zigortu zituzten. 

Behin isunak eta epaiketaren kostak ordaindurik, defentsako abokatuek lau auzipetuen zigorren etendura eskatu zuten, hauen kartzelaratzea saihestearren. Etendura hau hiru zigorturendako onartu bazen ere, laugarrenari, Julio Villanuevari, ukatu egin zitzaion, fiskalarendako azken honek zigor aurrekari konputableak zituelako. Berehalako kartzelaratze aginduaren arriskuaren aurrean abokatuek kartzela zigorra isun bategatik ordezkatzeko idazkia aurkeztu zuten.

Apirilaren 28an epaileak sinaturiko auto baten bidez, salbuespenezko izaerarekin eskaera hau onartua izan zen, ez baita batere ohikoa urte batetik gorako kartzela zigorrak isunengatik ordezkatzea. Ordaindu beharreko diru kopurua "izugarri handia" dela salatu dute gaur Mugituk, kartzela zigorraren bikoitza baita -4 urte- eta eguneko 10€ ordaindu beharrekoa, osotara 14.400€-ra helduz.

Eltartasun Afaria (Katakrak) AHTrik Ez!

Eltartasun afaria tartalariekin 21:30ean eginen da ostiralean. Egun horretrako Katrakrakeko sukaldariek prestatuko duten menu berezia honako hau izanen da:

Sarrerakoak:
-Humusa
-Piper gorriak kuiarekin
-Eskarola entsalada
Bigarrenak
-Gumboa
-Kous-kousa
Prezioa: 15€ (25€ laguntza bonoa)

 

Izena ematea: 948 22 55 20 telefonoan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!